Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Industria Altzan eta inguruan

Errementeri zaharra. Marrazkia tamaina handian deskargatu. XIX. mendean aldaketa handiak gertatu ziren gizartean. Nekazaritzak, artisautzak eta ontzigintzak lehentasuna galdu eta industrializazio masiboa gailendu zen; industria-iraultza deitu zitzaion garai honi. Lege berriak egin eta errepideak, burdinbideak, banketxeak, garraio eta industria berri asko sortu ziren. Lantegi handi hauek aurrera ateratzeko, esku lan asko behar zuten. Horregatik, inguruetan bizi ziren nekazari eta artisau askok industrian lan egitera pasatzeko erabakia hartu zuten, eta beste askorentzat aukera bakarra izan zen, beste lanik ez zegoelarik. Garai honek migrazio handiak eragin zituen. Landa-ingurutik hirirako migrazioa oso traumatikoa izan zen jendea askorentzat; nekazaritza-lana ere oso gogorra zen, baina hiriak naturarekin haustea eta kutsadura handiko inguruan bizitzea eragin zien. Geroago, XX. mendean batez ere, industriarik gabeko urrunagoko beste lurralde batzuetatik ere etortzen hasi ziren asko e...

Altzako festak

Idi-dema San Martzial jaietan (1967). Marrazkia tamaina handian deskargatu. Altzako herritarrentzat festek garrantzi handia izan dute betidanik. Festak auzokideekin elkartzeko, denbora pasatzeko, jolasteko eta lehiatzeko aukera bikaina dira, horregatik, askotan, Altzako festez gain, inguruko auzo eta herrietako festetara joaten zirela kontatu digute altzatarrek. Festek inguruko pertsonak ezagutzeko balio zuten eta bikote asko sortzen ziren, neskek eta mutilek elkarrekin dantzatzeko eta elkar ezagutzeko aukera aparta eskaintzen zutelako. Altzan eta inguruan festa asko ospatzen dira, hala nola, Jolastokietako jaiak, Errotetakoak, Oletakoak, Larratxokoak, Santa Barbarakoak, Altza kaskokoak, Buenavistakoak, Herrerakoak… Eta askotariko jarduerak biltzen dituzte, Estibaus webgunean oso polit azaltzen duten bezala : boloak, toka, botea, igeljokoa, xakea, musa, kirolak, herri-kirolak, aikido eta karate erakustaldiak, dardoak, txokolatadak, apar-dutxak, puzgarriak, marrazkiak, dultzainak, ...

Altzako dendak

Rosa Mariren janari-denda. Marrazkia tamaina handian deskargatu.   Auzoan aspaldidanik denda asko egon dira: okindegiak, fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, bideoklubak, arropa-dendak, kioskoak eta abar. Gaur egun, ordea, ez daude orain dela 20 urte adina denda. Denda txiki asko itxi dira supermerkatu eta hipermerkatuen ezarpenarekin. Supermerkatu eta hipermerkatu kateek jende asko liluratu dute, produktu ugari eta prezio onean eskaintzeagatik, eta kontsumoaren lilura horretan, denda txikiak baztertuak izan dira, denda hauek auzoan eragiten duten bizitza eta bertan sortzen diren harreman baliotsuak gutxietsita. Galdu direnean konturatu da jendea ze garrantzitsuak ziren auzoaren bizitzan. Gainera, supermerkatu eta hipermerkatuek autoaren erabilera bultzatu dute eta denda txikiak itxi ahala, prezioak igotzen joan dira. Nahiz eta denda txiki asko itxi dituzten, Altzako bizilagun askok oraindik gustuko dute geratzen diren denda txikietan erostea, tratua zuzena eta konfiantzazko...

Gabonetako ohiturak Altzan

Gabon kantuak abesten ari den familia. Marrazkia tamaina handian deskargatu. Gabon garaia familia eta gertuko jendearekin pasatzeko ohitura dugu, eta hori aspaldidanik egiten da, leku askotan. Altzan ere, ohitura handia zegoen Gabonak ospatzeko. 60. hamarkadan, Altzako etxebizitza asko kanpoaldeko korridore batzuekin konektatuta zeuden (Santa Barbara eta Erroteta ingurukoen tankeran), eta, kontatu digutenez, bizilagunek Gabon egunean ateak irekita uzten zituzten bizikideen etxeetako gabon kantak entzun eta beraiekin batera kantatzeko, nahiz eta bakoitza bere etxean egon. Gainera, ateak irekita zeudenez, bata bestearen etxera joan zitekeen Gabonak zoriontzeko eta elkarrekin kontakizunak, kantak edo janaria partekatzeko. Musika-tresnaren bat zuten familiek egun horretan kalera ateratzen eta, musika joz, Gabonetako abestiei erritmoa jartzen zieten. Musika-tresnarik ez bazuten, edozerk balio zuen zarata ateratzeko: kristalezko botila konkordunak, lapikoak eta abar.   A...

Migrazioak Altzan

Immigranteak Herrerara iristen. Marrazkia tamaina handian deskargatu Altzan, beste leku askotan bezala, migrazio mugimenduak egon dira historian zehar, bai Altzako jendea beste leku batzuetara joan delako eta baita ere beste leku batzuetako jendea etorri delako hona. Altzako ekonomiaren oinarria urte luzez baserria izan denez, familia ugaritu ahala beste bizibide batzuk bilatu behar izaten zituzten baserritik kanpo: beste baserri batzuetan bilatzen zuten lana, edo zerbitzari zihoazen, edo fraide edo moja sartzen ziren, edo Ameriketara zihoazen... Arrazoi politikoengatik ere joan behar izan dute: karlistadetan (Altzan garrantzi handia izan zuten guda hauek), gerra zibilean, frankismoan... garai hauetan jendeak bere bizitokia utzi eta urrundu behar izan zuen. Altzatarrekin izan ditugun elkarrizketetan, hainbatetan topatu gara Altzara 60. hamarkadan iritsi zen jendearekin. Garai hartan jende asko eta asko etorri zen, bai Gipuzkoako beste leku batzuetatik eta bai penintsulako lek...

Altzako eskolak, orain dela 80 urte

Altzagainiako eskolen ikuspegia (1933). Marrazkia tamaina handian deskargatu Orain dela 80 urte gutxi gorabehera, aitona-amonen garaian, diktadura garaia zen eta horrek eragin handia izan zuen hezkuntzan. Garai hartako eskolak ez ziren gaur egun ezagutzen ditugun bezalakoak. Enciclopedia izeneko liburu bakar bat zegoen eta bertan biltzen ziren irakasgai ezberdinen oinarrizko ezagutzak. 12 urte bete ondoren ez zen derrigorrezkoa klasera joatea eta adin horretatik aurrera segitzeko aukera zuten ikasleak zorte handikoak ziren. Haurrak 6 edo 7 urterekin hasten ziren eskolara joaten. Altzako eskolak hiru mailatan banatuta zeuden. Lehenengoan batuketa, kenketa, idazketa eta irakurketaren oinarriak ikasten zituzten. Bigarren mailan, berriz, matematika gehiago, geografia, eta historia pixka bat ere ikasten zuten. Azken mailan, hirugarrenean, mutilak lan munduan sartzeko prestatzen zituzten eta neskak, ostera, etxeko zereginak betetzeko, adibidez josten irakasten zieten. Nesk...

Altzako baserriak

Garbera-goia baserria. Marrazkia tamaina handian deskargatu Baserriak ez dira bizilekuak soilik. Berez, landa-inguruko lan-unitate osoak dira eta lurrak, abereak eta etxebizitza bateratzen dituzte. Euskal Herriko eremu geografiko askotan finkatuak zeuden eta Altzan ere, 600 urtez baserri ugari egon dira. Eraikina harriz eta egurrez egina zegoen gehienetan, eta nekazaritza-lurrak eraikinaren inguruan zeudenez, jendeari isolamendu sentsazioa ematen zion, baserri batetik bestera joateko nahikotxo ibili behar izaten zelako. Hori kontatu digute hainbat altzatarrek. Baserriaren eraikinak bi solairu izaten zituen. Behean sukaldea eta ikuilua zeuden eta goian, berriz, logelak eta biltegia. Sukaldea zen leku-rik garrantzitsuena, bertan elkartzen baitziren etxebizi-tzako guztiak familia-bizitza egiteko. Baserrietan normalean familia kide asko bizi ziren, 13 edo 14 pertsona gutxi gorabehera. Bikote baten seme-alabak ezkontzen zirenean, baserrian bertan bizitzen gelditzen ziren,...