Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

frontoia etiketa duten argitalpenak ikusgai

Altzako ahozko historien ikas-materialak 1: Jolasak Altzan

Materialari oraindik hainbat ukitu eman behar badizkiogu ere, hementxe dator lehen unitatea! Jakin nahi duzu zer kontatu diguten elkarrizketetan Altzako jolasen inguruan? Entzun nahi dituzu bi altzatarren hitzak? Sartu, sartu esteka honetan, eta ezkerretara aurkituko duzun nabigazioa erabiliz, arakatu materiala! Jolasak Altzan: ikas-materialak   Ikas-unitate honen erronka nagusia ikerketa bat egitea da, zure familiakideen eta ingurukoen jolasteko moduak aztertzeko. Horrekin batera, hainbat bideo, irudi eta testu izango dituzu, unitatean zehar bizipen desberdinak entzuteko eta zureak ere zure kideekin partekatzeko. Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko   Hona hemen proiektuaren ikuspegi orokorra:

Altzako jolasak

Errotetako jaiak (1978). Marrazkia tamaina handian deskargatu Gaur egun oso ohikoa da ordenagailua, telefonoa edo bideojokoak erabiltzea denbora pasatzeko eta jolasteko, baina teknologia hauek azken urteetan garatu dira. Zer egiten zuten Altzako haur eta gazteek, orduan, teknologia hauek ez zeudenean? Jolas gehienak jendeak asmatzen zituen, kaleetan topatzen ziren lagun eta auzokideen artean. Jolas batzuk aspaldikoak ziren baina jolasteko moduak jolaskideen artean adosten zituzten. Askotan ez zen materialik behar jolasteko: ezkutaketan jolastea, lasterketak egitea, inguruak arakatu edo esploratzea, abestea, txaloka eta taldearekin koordinatuz abestiak kantatzea, kilkerrak harrapatzea edo aingirara joatea oso jarduera entretenigarriak ziren. Hauetako jolas batzuk orain ere egiten dira, beharbada zuek ere horretara jolasten zarete batzuetan! Aiton-amonen garaian, asko gustatzen zitzaien udan Altzako errekara joatea bainatzera, gurasoei ezer esan gabe. Arropak zazpi egunez g...