Idi-dema San Martzial jaietan (1967). Marrazkia tamaina handian deskargatu. Altzako herritarrentzat festek garrantzi handia izan dute betidanik. Festak auzokideekin elkartzeko, denbora pasatzeko, jolasteko eta lehiatzeko aukera bikaina dira, horregatik, askotan, Altzako festez gain, inguruko auzo eta herrietako festetara joaten zirela kontatu digute altzatarrek. Festek inguruko pertsonak ezagutzeko balio zuten eta bikote asko sortzen ziren, neskek eta mutilek elkarrekin dantzatzeko eta elkar ezagutzeko aukera aparta eskaintzen zutelako. Altzan eta inguruan festa asko ospatzen dira, hala nola, Jolastokietako jaiak, Errotetakoak, Oletakoak, Larratxokoak, Santa Barbarakoak, Altza kaskokoak, Buenavistakoak, Herrerakoak… Eta askotariko jarduerak biltzen dituzte, Estibaus webgunean oso polit azaltzen duten bezala : boloak, toka, botea, igeljokoa, xakea, musa, kirolak, herri-kirolak, aikido eta karate erakustaldiak, dardoak, txokolatadak, apar-dutxak, puzgarriak, marrazkiak, dultzainak, ...
Gune honetan, ahozko historiei lotutako materialak, ikergaiak, esperientziak eta bizipenak partekatuko ditugu. Gure ikerketa-taldearen inguruko informazio gehiago: www.ehu.eus/ism