Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

haurrak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Altzako ahozko historien ikas-materialak 1: Jolasak Altzan

Materialari oraindik hainbat ukitu eman behar badizkiogu ere, hementxe dator lehen unitatea! Jakin nahi duzu zer kontatu diguten elkarrizketetan Altzako jolasen inguruan? Entzun nahi dituzu bi altzatarren hitzak? Sartu, sartu esteka honetan, eta ezkerretara aurkituko duzun nabigazioa erabiliz, arakatu materiala! Jolasak Altzan: ikas-materialak   Ikas-unitate honen erronka nagusia ikerketa bat egitea da, zure familiakideen eta ingurukoen jolasteko moduak aztertzeko. Horrekin batera, hainbat bideo, irudi eta testu izango dituzu, unitatean zehar bizipen desberdinak entzuteko eta zureak ere zure kideekin partekatzeko. Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko   Hona hemen proiektuaren ikuspegi orokorra:

Industria Altzan eta inguruan

Errementeri zaharra. Marrazkia tamaina handian deskargatu. XIX. mendean aldaketa handiak gertatu ziren gizartean. Nekazaritzak, artisautzak eta ontzigintzak lehentasuna galdu eta industrializazio masiboa gailendu zen; industria-iraultza deitu zitzaion garai honi. Lege berriak egin eta errepideak, burdinbideak, banketxeak, garraio eta industria berri asko sortu ziren. Lantegi handi hauek aurrera ateratzeko, esku lan asko behar zuten. Horregatik, inguruetan bizi ziren nekazari eta artisau askok industrian lan egitera pasatzeko erabakia hartu zuten, eta beste askorentzat aukera bakarra izan zen, beste lanik ez zegoelarik. Garai honek migrazio handiak eragin zituen. Landa-ingurutik hirirako migrazioa oso traumatikoa izan zen jendea askorentzat; nekazaritza-lana ere oso gogorra zen, baina hiriak naturarekin haustea eta kutsadura handiko inguruan bizitzea eragin zien. Geroago, XX. mendean batez ere, industriarik gabeko urrunagoko beste lurralde batzuetatik ere etortzen hasi ziren asko e...

Altzako eskolak, orain dela 80 urte

Altzagainiako eskolen ikuspegia (1933). Marrazkia tamaina handian deskargatu Orain dela 80 urte gutxi gorabehera, aitona-amonen garaian, diktadura garaia zen eta horrek eragin handia izan zuen hezkuntzan. Garai hartako eskolak ez ziren gaur egun ezagutzen ditugun bezalakoak. Enciclopedia izeneko liburu bakar bat zegoen eta bertan biltzen ziren irakasgai ezberdinen oinarrizko ezagutzak. 12 urte bete ondoren ez zen derrigorrezkoa klasera joatea eta adin horretatik aurrera segitzeko aukera zuten ikasleak zorte handikoak ziren. Haurrak 6 edo 7 urterekin hasten ziren eskolara joaten. Altzako eskolak hiru mailatan banatuta zeuden. Lehenengoan batuketa, kenketa, idazketa eta irakurketaren oinarriak ikasten zituzten. Bigarren mailan, berriz, matematika gehiago, geografia, eta historia pixka bat ere ikasten zuten. Azken mailan, hirugarrenean, mutilak lan munduan sartzeko prestatzen zituzten eta neskak, ostera, etxeko zereginak betetzeko, adibidez josten irakasten zieten. Nesk...

Altzako jolasak

Errotetako jaiak (1978). Marrazkia tamaina handian deskargatu Gaur egun oso ohikoa da ordenagailua, telefonoa edo bideojokoak erabiltzea denbora pasatzeko eta jolasteko, baina teknologia hauek azken urteetan garatu dira. Zer egiten zuten Altzako haur eta gazteek, orduan, teknologia hauek ez zeudenean? Jolas gehienak jendeak asmatzen zituen, kaleetan topatzen ziren lagun eta auzokideen artean. Jolas batzuk aspaldikoak ziren baina jolasteko moduak jolaskideen artean adosten zituzten. Askotan ez zen materialik behar jolasteko: ezkutaketan jolastea, lasterketak egitea, inguruak arakatu edo esploratzea, abestea, txaloka eta taldearekin koordinatuz abestiak kantatzea, kilkerrak harrapatzea edo aingirara joatea oso jarduera entretenigarriak ziren. Hauetako jolas batzuk orain ere egiten dira, beharbada zuek ere horretara jolasten zarete batzuetan! Aiton-amonen garaian, asko gustatzen zitzaien udan Altzako errekara joatea bainatzera, gurasoei ezer esan gabe. Arropak zazpi egunez g...

Altzako garbitokia

Herrerako garbitokia (1908). Marrazkia tamaina handian deskargatu Etxeetan ura izatea eta arropa arraskan edo garbigailuan garbitzea normaltzat hartzen dugu gaur egun, baina orain dela 80 urte Altzako etxe gehienetan ez zegoen ur korronterik eta garbiketa pertsonala, arropa garbiketa eta janaria prestatzeko edo edateko ura beste leku batzuetatik lortu behar zuten. Altzan hainbat iturri zeuden eta bertan marmitak edo pitxarrak urez bete eta etxeetara eramaten ziren, garbiketa pertsonalerako, janaria prestatzeko, edo edateko ura izateko. Hala ere, arropa garbitzeko adina ur ekartzea oso zaila zen eta ohikoena zen Altzan zeuden garbitokietara joatea, bertan arropa garbitzeko ura izateaz gain, leku handiagoa zegoelako. Garbitokiak, latsarri izena zutenak, ibaiaren ondoan kokatuta zeuden eta garbitzeko prestatutako egiturak ziren. Normalean emakumeak ziren arropa garbitzera joaten zirenak, eta beren etxeko arropaz gain,  emakume batzuek aberatsen arropa ere garbitzen zute...