Saltatu eta joan eduki nagusira

Zer dira ahozko historiak?


Unibertsitatearen edo udalen inguruan ugari dira ahozko historiak enplegu-hobi berri baten ikuspegitik ikusten dituzten pertsonak, eta hortaz, erakunde hauek dituzten estrategietan kokatzen dituzte: antolakundeak eta zilegitasunak metatzea, politikoak izan zein zientifikoak izan.
Beste pertsona batzuentzat, salaketa-iturri berri dira, klase-kontzientzia berria sortzeko edo kontzientzia nazionala sustatzeko; eta hortaz, abanguardia estrategiak garatzeko indarrak metatzeko logiketan kokatzen dituzte.
Lantzen ditugun moduan, ahozko historiak eguneroko bizitzaren demokraziaren eraikitze/eraiste dialektikaren parte dira. Hortaz, gure testuingurua jendeak bere eguneroko bizitzaren autogestioa eraikitzen joateko prozesu bat da.
Prozesu horretan, ahozko historiak kosmobisioak edo mundu-ikuskerak transmititzeko edota eraikitzeko garraiatzaileak dira, pentsatu/sentitu/egiteko eta erlazionatzeko moduak kontatzeko tresnak. Euren ezaugarri nagusia da eguneroko bizitzatik abiatzen den eraldaketa bultzatzen lagun dezaketela.
Horregatik, ahozko historiak eguneroko bizitzatik abiatzen den eraldaketarako landuko badira, jendeak eguneroko bizitzako espazio eta denboretan izandako historia landu behar da, eta ez lurraldeetako historia. Gure historia gure bizitzako elkarreraginen historia da; jaio garen lekuan jaio garelarik ere, gure bizitzak kualitatea eta kalitatea ematen diete eguneroko espazio eta denborei.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Altzako baserriak

Garbera-goia baserria. Marrazkia tamaina handian deskargatu Baserriak ez dira bizilekuak soilik. Berez, landa-inguruko lan-unitate osoak dira eta lurrak, abereak eta etxebizitza bateratzen dituzte. Euskal Herriko eremu geografiko askotan finkatuak zeuden eta Altzan ere, 600 urtez baserri ugari egon dira. Eraikina harriz eta egurrez egina zegoen gehienetan, eta nekazaritza-lurrak eraikinaren inguruan zeudenez, jendeari isolamendu sentsazioa ematen zion, baserri batetik bestera joateko nahikotxo ibili behar izaten zelako. Hori kontatu digute hainbat altzatarrek. Baserriaren eraikinak bi solairu izaten zituen. Behean sukaldea eta ikuilua zeuden eta goian, berriz, logelak eta biltegia. Sukaldea zen leku-rik garrantzitsuena, bertan elkartzen baitziren etxebizi-tzako guztiak familia-bizitza egiteko. Baserrietan normalean familia kide asko bizi ziren, 13 edo 14 pertsona gutxi gorabehera. Bikote baten seme-alabak ezkontzen zirenean, baserrian bertan bizitzen gelditzen ziren,...

Altzako ahozko historiekin sortutako ikas-materialak

Poliki-poliki aurrera goaz, eta azken hilabeteotan Altzan gutxiago egoterik izan badugu ere (itxialdiak direla eta), denbora hau baliatu dugu elkarrizketetatik jasotako informazioarekin hainbat ikas-material digital sortzeko. Oraindik proba-moduan daude ("pilotajean"), baina lehen berrikusketa amaitu ahala blog honetan argitaratzen hasiko gara. Ikas-materialen diseinua xumea da eta curriculumean txertatzeko modua izateko pentsatu dugu. Hala ere, ez da eskolan soilik erabil daitekeen material bat. Zure jakin-mina asetzeko ere erabil dezakezu, edo euskara lantzeko, helduen hezkuntzan eta irakaskuntza ez formalean... Unitate bakoitzak gai bat du eta erronka nagusi bat, zure arreta nagusia zeregin batean jartzeko. Erronkarekin batera, hainbat ataza ikusiko dituzu, gaian murgiltzeko, hainbat altzatarren ahotsak entzun eta bideoak ikusteko, gai zehatzen batean sakontzeko... Zeure erara erabil dezakezu materiala. Unitate bakoitzaren amaieran, nork bere burua ebaluatzeko tresna txiki...

Alardea Altzan

Alardea Altzan. Marrazkia tamaina handian deskargatu. Alarde hitza arabierazko العرض (al-ˁarḍ) hitzetik dator, eta "erakustea" hitzez itzul liteke. Euskal Herrian, bi eginkizun aipatzeko erabili izan da: batetik, Antzinako Erregimeneko armadunen desfile militarrak; bestetik, armadunen desfile folklorikoak, formalki erakustaldi militarren antza zutenak. Gaur egun, alardeak Euskal Herriko herri batzuetan egiten dira, jai giroan. Ezaugarri nagusia da gudari uniformedunez jantzitako pertsonek osatzen dutela, eta kaleetan zehar desfilatzen dutela. Alardearen inguruan hitz egiten dugunean, Irungo eta Hondarribiko alardeak etortzen zaizkigu burura. Hala ere, Altzan ere alardea ospatzen zen, nahiz eta desfile militarra zen. Foruek indarrean zirauten bitartean, ospakizun hauek ezinbestekoak ziren. Altzako alardea ospatzearen zentzua ulertzea erraza da: Lurralde Historikoen babesa biztanleen esku zegoen, ez zegoen babes indar profesionalik. Beraz, biztanleek beraien etxeak eta prob...