Saltatu eta joan eduki nagusira

Altzako baserriak

Garbera-goia baserria. Marrazkia tamaina handian deskargatu


Baserriak ez dira bizilekuak soilik. Berez, landa-inguruko lan-unitate osoak dira eta lurrak, abereak eta etxebizitza bateratzen dituzte. Euskal Herriko eremu geografiko askotan finkatuak zeuden eta Altzan ere, 600 urtez baserri ugari egon dira.

Eraikina harriz eta egurrez egina zegoen gehienetan, eta nekazaritza-lurrak eraikinaren inguruan zeudenez, jendeari isolamendu sentsazioa ematen zion, baserri batetik bestera joateko nahikotxo ibili behar izaten zelako. Hori kontatu digute hainbat altzatarrek.

Baserriaren eraikinak bi solairu izaten zituen. Behean sukaldea eta ikuilua zeuden eta goian, berriz, logelak eta biltegia. Sukaldea zen leku-rik garrantzitsuena, bertan elkartzen baitziren etxebizi-tzako guztiak familia-bizitza egiteko.

Baserrietan normalean familia kide asko bizi ziren, 13 edo 14 pertsona gutxi gorabehera. Bikote baten seme-alabak ezkontzen zirenean, baserrian bertan bizitzen gelditzen ziren, familia osoak etxea konpartitzen baitzuten. Horregatik, askotan jendeak baserriaren izena zuen abizen modura, edo hartu egiten zuen ezkontzen zenean.

Altzatar batzuek azaldu digute baserriak zirela ekonomiaren oinarri eta herritarren bizileku. Baserritarren lan nagusia baratza lantzea eta abereak zaintzea zen, eta baratzetik ateratakoa (eta horrekin batera esnea, gazta...) azoketan saltzen zuten. Baserri batzuetan, senideez gain, morroiak eta neska-meak bizi ziren, ohea eta janariaren truke lan egiten zutenak, eta zenbaitetan apupiloak ere bai, hau da, diruaren truke gela bat erabiltzen zutenak.

XX. mendearen erdialdetik aurrera, Altzako baserri asko desagertzen hasi ziren. Batzuek lurrak saltzea erabaki zuten eta beste lanbide batzuetara pasa ziren, beste batzuek pentsatu zuten etxebizitzak eraikiz dirua aterako zutela (etxebizitzak edo gelak alokatuz).

Horrela, Altzaren itxura aldatzen hasi zen. Hala ere, oraindik badaude baserri batzuk zutik dirautenak: Akular, Antondegi, Estibaos, Pelegriñene, Kataliñene... Beste baserri batzuek, berriz, kanpoko itxura mantendu dute baina erabilera guztiz aldatu dute, adibidez, Casares baserria, gaur egun Altzako kultur etxea, Tomasene liburutegia, edo Berra zahar-egoitza.
 
Altzako baserriren batean egon al zara? Zer da gehien gustatzen zaizuna baserriko bizimoduaz? Eta gutxien gustatzen zaizuna?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Industria Altzan eta inguruan

Errementeri zaharra. Marrazkia tamaina handian deskargatu. XIX. mendean aldaketa handiak gertatu ziren gizartean. Nekazaritzak, artisautzak eta ontzigintzak lehentasuna galdu eta industrializazio masiboa gailendu zen; industria-iraultza deitu zitzaion garai honi. Lege berriak egin eta errepideak, burdinbideak, banketxeak, garraio eta industria berri asko sortu ziren. Lantegi handi hauek aurrera ateratzeko, esku lan asko behar zuten. Horregatik, inguruetan bizi ziren nekazari eta artisau askok industrian lan egitera pasatzeko erabakia hartu zuten, eta beste askorentzat aukera bakarra izan zen, beste lanik ez zegoelarik. Garai honek migrazio handiak eragin zituen. Landa-ingurutik hirirako migrazioa oso traumatikoa izan zen jendea askorentzat; nekazaritza-lana ere oso gogorra zen, baina hiriak naturarekin haustea eta kutsadura handiko inguruan bizitzea eragin zien. Geroago, XX. mendean batez ere, industriarik gabeko urrunagoko beste lurralde batzuetatik ere etortzen hasi ziren asko e...

Altzako ahozko historien ikas-materialak 2: Gabonak Altzan

Bigarren ikas-unitatea dakartzagu, zertaz eta... Gabonen inguruan, ezin bestela izan data honetan! Unitate honen erronka nagusia, agenda edo ekitaldi bati buruzko testu bat idaztea da, egunkarian argitaratzeko modukoa, edo webgunean. Agendako ekitaldi hori benetakoa izan daiteke edo asmatua. Erronkarekin batera, Gabonak Altzan nola pasa izan diren azalduko dizugu, altzatarrei egindako elkarrizketetatik hartutako bizipenak hartuta. Horrez gain, Gabonetako abestien inguruan gehiago jakiteko aukera izango duzu, baita marrazki-lehiaketa batean parte hartzeko ere! Espero dugu oso ondo pasatzea material hauen aitzakiaz! Gabonak Altzan: ikas-materialak Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko Hona hemen unitatearen ikuspegi orokorra:

Migrazioak Altzan

Immigranteak Herrerara iristen. Marrazkia tamaina handian deskargatu Altzan, beste leku askotan bezala, migrazio mugimenduak egon dira historian zehar, bai Altzako jendea beste leku batzuetara joan delako eta baita ere beste leku batzuetako jendea etorri delako hona. Altzako ekonomiaren oinarria urte luzez baserria izan denez, familia ugaritu ahala beste bizibide batzuk bilatu behar izaten zituzten baserritik kanpo: beste baserri batzuetan bilatzen zuten lana, edo zerbitzari zihoazen, edo fraide edo moja sartzen ziren, edo Ameriketara zihoazen... Arrazoi politikoengatik ere joan behar izan dute: karlistadetan (Altzan garrantzi handia izan zuten guda hauek), gerra zibilean, frankismoan... garai hauetan jendeak bere bizitokia utzi eta urrundu behar izan zuen. Altzatarrekin izan ditugun elkarrizketetan, hainbatetan topatu gara Altzara 60. hamarkadan iritsi zen jendearekin. Garai hartan jende asko eta asko etorri zen, bai Gipuzkoako beste leku batzuetatik eta bai penintsulako lek...