Saltatu eta joan eduki nagusira

Migrazioak Altzan

Immigranteak Herrerara iristen. Marrazkia tamaina handian deskargatu

Altzan, beste leku askotan bezala, migrazio mugimenduak egon dira historian zehar, bai Altzako jendea beste leku batzuetara joan delako eta baita ere beste leku batzuetako jendea etorri delako hona. Altzako ekonomiaren oinarria urte luzez baserria izan denez, familia ugaritu ahala beste bizibide batzuk bilatu behar izaten zituzten baserritik kanpo: beste baserri batzuetan bilatzen zuten lana, edo zerbitzari zihoazen, edo fraide edo moja sartzen ziren, edo Ameriketara zihoazen... Arrazoi politikoengatik ere joan behar izan dute: karlistadetan (Altzan garrantzi handia izan zuten guda hauek), gerra zibilean, frankismoan... garai hauetan jendeak bere bizitokia utzi eta urrundu behar izan zuen.

Altzatarrekin izan ditugun elkarrizketetan, hainbatetan topatu gara Altzara 60. hamarkadan iritsi zen jendearekin. Garai hartan jende asko eta asko etorri zen, bai Gipuzkoako beste leku batzuetatik eta bai penintsulako leku askotatik ere. Caceres, Badajoz, Asturias, Valladolid, A Coruña, Lugo, Salamanca... Lan bila etorri ziren beren herrietan zailtasun handiak zeudelako gerra zibilaren eta frankismoaren ondorio ekonomiko eta politiko larri-engatik. Donostialdea eta Oarsoaldeako eskualdeetan, aldiz, industria asko zegoen, hau ere Francoren politiken ondorioz.

Bizi-baldintzak gogorrak ziren, lan-ordu asko egin behar zituzten eta gainera, ohikoa zen hainbat familia etxebizitza bakarrean bizitzea (10-13 pertsona pisu berean). Hala ere, etorritako jendearen arteko harremanak oso sendoak ziren eta jendeak asko laguntzen zion elkarri, horregatik altzatar askok poz handiz gogoratzen dituzte garai haiek.

Etorritako jendeak gauza asko ekarri zituen auzora, besteak beste, jolasak, kantak eta ohitura batzuk, euskaratu direnez, gaur egun euskal kulturarekin lotzen direnak. Leku desberdinetako jakintzak elkarlotzeak egin du Altza izatea gaur ezagutzen dugun modukoa.

Azken 25 urteotan, beste herrialde batzuetatik ere iristen ari da jendea auzora, beren herrialdeetan bizi dituzten egoera larrietatik urrundu nahian (gosea, bazterkeria, guda, gatazka larriak...): Maroko, Errumania, Ekuador, Kolonbia, Argentina, Errusia, Bolivia, Txina, Portugal... Etorritako migrante berri hauek auzoko giroan lagundu dute, beraien kultura eta ohiturak partekatu baitituzte, hemengoekin uztartuz. Batzuek, gainera, dendak zabaldu dituzte auzoan eta auzoko merkataritza txikia berpizten laguntzen ari dira.

Horrela, pixkanaka, aurretik auzoan bizi zirenek eta garai ezberdinetan etorri direnek Altza kulturalki aberasten dute eta bizimodu herrikoiak bizirik mantentzen dituzte.
 
Zure etxean kantatzen den abestiren bat konpartitu nahi zenuke? Animatzen zara beste norbaitek kantatzen duen abestia ikastera?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Altzako ahozko historien ikas-materialak 1: Jolasak Altzan

Materialari oraindik hainbat ukitu eman behar badizkiogu ere, hementxe dator lehen unitatea! Jakin nahi duzu zer kontatu diguten elkarrizketetan Altzako jolasen inguruan? Entzun nahi dituzu bi altzatarren hitzak? Sartu, sartu esteka honetan, eta ezkerretara aurkituko duzun nabigazioa erabiliz, arakatu materiala! Jolasak Altzan: ikas-materialak   Ikas-unitate honen erronka nagusia ikerketa bat egitea da, zure familiakideen eta ingurukoen jolasteko moduak aztertzeko. Horrekin batera, hainbat bideo, irudi eta testu izango dituzu, unitatean zehar bizipen desberdinak entzuteko eta zureak ere zure kideekin partekatzeko. Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko   Hona hemen proiektuaren ikuspegi orokorra:

Altzako ahozko historien ikas-materialak 2: Gabonak Altzan

Bigarren ikas-unitatea dakartzagu, zertaz eta... Gabonen inguruan, ezin bestela izan data honetan! Unitate honen erronka nagusia, agenda edo ekitaldi bati buruzko testu bat idaztea da, egunkarian argitaratzeko modukoa, edo webgunean. Agendako ekitaldi hori benetakoa izan daiteke edo asmatua. Erronkarekin batera, Gabonak Altzan nola pasa izan diren azalduko dizugu, altzatarrei egindako elkarrizketetatik hartutako bizipenak hartuta. Horrez gain, Gabonetako abestien inguruan gehiago jakiteko aukera izango duzu, baita marrazki-lehiaketa batean parte hartzeko ere! Espero dugu oso ondo pasatzea material hauen aitzakiaz! Gabonak Altzan: ikas-materialak Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko Hona hemen unitatearen ikuspegi orokorra:

Inauteriak Altzan

Nahiz eta aurten Altzan ez den inauteri ospakizunik izango, hala ere, datorren igandean Piñatako Igandea edo Eltze Itsu Igandea delarik, ikas-material hau partekatu nahi dizuegu, Altzan eta inguruan jasotako ahozko historietan oinarritutakoa. Izan bedi jaiak gogoratu eta berriz ahal denean ospatzen segitzeko! Altzako inauteriak   Material hauetan, besteak beste honelako kontakizunak entzun ahalko dituzu. Maritxu Olabiagak Donostiako festa ezberdinen inguruan hitz egingo digu (Iñude eta Artzaiak...), horien artean inauterien inguruan.   Edo, adibidez, Trumoiak Konpartsaren dantza hau: Espero dugu ikas-materialak gustukoak izatea eta egun berezi hauek alaitzea!