Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

kutsadura etiketa duten argitalpenak ikusgai

Osasuna Altzan

Herrerako Udal Sorospen-Etxea (1933). Marrazkia tamaina handian deskargatu. Osasuna gaixotasun falta baino askoz gehiago da. Osasuntsu bizitzeko, ingurumen osasuntsua behar dugu, lan egiteko modu orekatuak, elikadura egokia, jarduera fisiko eta psikologikoa, eta giza-harreman aberatsak ere bai. Gaixotasunak sortzen direnean, aldiz, laguntza eta sendatzeko erak behar ditugu, eta horretarako, gizakiok mendeetan bildu ditugun jakintza herrikoiak eta ikerketa zientifikoak baliatzen ditugu. Orain dela 60 urte ez zegoen osasun zentrorik Altzan, auzoko mediku bakar bat baizik. Edozein ezbeharren aurrean, Altzako biztanleak korrika joaten ziren medikuarenera edo, egoeraren arabera, medikua gaixoaren etxera hurbiltzen zen. Hala ere, mediku bakarra zegoenez, dirua ere gutxi eta sendagaiak hain urrutiko zerbait izanik, beste metodo batzuk erabiltzen ziren oso larriak ez ziren gaixotasun edo zauriak sendatzeko. Metodo horien artean ezagunena sendabelarren erabilera zen, edariak, ukenduak edo e...