Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

dantza etiketa duten argitalpenak ikusgai

Inauteriak Altzan

Nahiz eta aurten Altzan ez den inauteri ospakizunik izango, hala ere, datorren igandean Piñatako Igandea edo Eltze Itsu Igandea delarik, ikas-material hau partekatu nahi dizuegu, Altzan eta inguruan jasotako ahozko historietan oinarritutakoa. Izan bedi jaiak gogoratu eta berriz ahal denean ospatzen segitzeko! Altzako inauteriak   Material hauetan, besteak beste honelako kontakizunak entzun ahalko dituzu. Maritxu Olabiagak Donostiako festa ezberdinen inguruan hitz egingo digu (Iñude eta Artzaiak...), horien artean inauterien inguruan.   Edo, adibidez, Trumoiak Konpartsaren dantza hau: Espero dugu ikas-materialak gustukoak izatea eta egun berezi hauek alaitzea!

Altzako festak

Idi-dema San Martzial jaietan (1967). Marrazkia tamaina handian deskargatu. Altzako herritarrentzat festek garrantzi handia izan dute betidanik. Festak auzokideekin elkartzeko, denbora pasatzeko, jolasteko eta lehiatzeko aukera bikaina dira, horregatik, askotan, Altzako festez gain, inguruko auzo eta herrietako festetara joaten zirela kontatu digute altzatarrek. Festek inguruko pertsonak ezagutzeko balio zuten eta bikote asko sortzen ziren, neskek eta mutilek elkarrekin dantzatzeko eta elkar ezagutzeko aukera aparta eskaintzen zutelako. Altzan eta inguruan festa asko ospatzen dira, hala nola, Jolastokietako jaiak, Errotetakoak, Oletakoak, Larratxokoak, Santa Barbarakoak, Altza kaskokoak, Buenavistakoak, Herrerakoak… Eta askotariko jarduerak biltzen dituzte, Estibaus webgunean oso polit azaltzen duten bezala : boloak, toka, botea, igeljokoa, xakea, musa, kirolak, herri-kirolak, aikido eta karate erakustaldiak, dardoak, txokolatadak, apar-dutxak, puzgarriak, marrazkiak, dultzainak, ...