Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

abestiak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Altzako ahozko historien ikas-materialak 2: Gabonak Altzan

Bigarren ikas-unitatea dakartzagu, zertaz eta... Gabonen inguruan, ezin bestela izan data honetan! Unitate honen erronka nagusia, agenda edo ekitaldi bati buruzko testu bat idaztea da, egunkarian argitaratzeko modukoa, edo webgunean. Agendako ekitaldi hori benetakoa izan daiteke edo asmatua. Erronkarekin batera, Gabonak Altzan nola pasa izan diren azalduko dizugu, altzatarrei egindako elkarrizketetatik hartutako bizipenak hartuta. Horrez gain, Gabonetako abestien inguruan gehiago jakiteko aukera izango duzu, baita marrazki-lehiaketa batean parte hartzeko ere! Espero dugu oso ondo pasatzea material hauen aitzakiaz! Gabonak Altzan: ikas-materialak Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko Hona hemen unitatearen ikuspegi orokorra:

Gabonetako ohiturak Altzan

Gabon kantuak abesten ari den familia. Marrazkia tamaina handian deskargatu. Gabon garaia familia eta gertuko jendearekin pasatzeko ohitura dugu, eta hori aspaldidanik egiten da, leku askotan. Altzan ere, ohitura handia zegoen Gabonak ospatzeko. 60. hamarkadan, Altzako etxebizitza asko kanpoaldeko korridore batzuekin konektatuta zeuden (Santa Barbara eta Erroteta ingurukoen tankeran), eta, kontatu digutenez, bizilagunek Gabon egunean ateak irekita uzten zituzten bizikideen etxeetako gabon kantak entzun eta beraiekin batera kantatzeko, nahiz eta bakoitza bere etxean egon. Gainera, ateak irekita zeudenez, bata bestearen etxera joan zitekeen Gabonak zoriontzeko eta elkarrekin kontakizunak, kantak edo janaria partekatzeko. Musika-tresnaren bat zuten familiek egun horretan kalera ateratzen eta, musika joz, Gabonetako abestiei erritmoa jartzen zieten. Musika-tresnarik ez bazuten, edozerk balio zuen zarata ateratzeko: kristalezko botila konkordunak, lapikoak eta abar.   A...