Saltatu eta joan eduki nagusira

Gabonetako ohiturak Altzan

Gabon kantuak abesten ari den familia. Marrazkia tamaina handian deskargatu.


Gabon garaia familia eta gertuko jendearekin pasatzeko ohitura dugu, eta hori aspaldidanik egiten da, leku askotan.

Altzan ere, ohitura handia zegoen Gabonak ospatzeko. 60. hamarkadan, Altzako etxebizitza asko kanpoaldeko korridore batzuekin konektatuta zeuden (Santa Barbara eta Erroteta ingurukoen tankeran), eta, kontatu digutenez, bizilagunek Gabon egunean ateak irekita uzten zituzten bizikideen etxeetako gabon kantak entzun eta beraiekin batera kantatzeko, nahiz eta bakoitza bere etxean egon. Gainera, ateak irekita zeudenez, bata bestearen etxera joan zitekeen Gabonak zoriontzeko eta elkarrekin kontakizunak, kantak edo janaria partekatzeko.

Musika-tresnaren bat zuten familiek egun horretan kalera ateratzen eta, musika joz, Gabonetako abestiei erritmoa jartzen zieten. Musika-tresnarik ez bazuten, edozerk balio zuen zarata ateratzeko: kristalezko botila konkordunak, lapikoak eta abar.
 
Afaldu edo bazkaltzeko, egun haietan janari berezia egiten zen, adibidez, garbantzuak. Familia askotan aste arruntetan babarrunak edo barazkiak jaten zituzten, baina garbantzuak jatea zerbait berezia zen. Gabon festetako beste janari berezi bat bakailaoa edo haragia zen. Postrerako, askotan konpota bat prestatzen zen. Egun berezi hauek ospatzeko, turroia jatea oso gustuko zuten eta familia askok turroi bat erosten zuten egun horietarako. 
 
Gabonetan ere, baserriz baserri eta etxez etxe joaten ziren kantuan taldeka elkartuz. Abesteagatik aterako janaria edo dirua banatu behar zuten gero. Panderetarekin joaten zirenek, gero pandereta pasatzen zuten dirua biltzeko. Honi gabon eskea deitzen zitzaion eta abesti hau kantatzen hasten ziren askotan: «Ai hau gauaren zoragarria / Jesus jaio da Belenen / Etxe honetan bila gabiltza / Bila gabiltza bederen (...)»

Estatuko beste herri batzuetatik etorritako jendeak beste kanta batzuk ekarri zituen eta horrela, gaztelaniazko kantak ere erabiltzen ziren gabon eskean. Honela zioen kanta batek: «Esta casa es de papel, la ventana es de alambre, el amo de esta casa se está muriendo de hambre».
 
Abesbatzak ere Gabonetako egun berezietan auzoko kaleetan ibiltzen ziren, kaleak musikaz betez.
 
Hori da hainbat altzatarrek kontatu digutena. Eta zuk, Gabonak ospatzen al dituzu? Horrela bada, zer egiten duzu Gabonetan? Gabonak ospatzen ez badituzu, ze beste ospakizun edo tradizio daude zure familian?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Industria Altzan eta inguruan

Errementeri zaharra. Marrazkia tamaina handian deskargatu. XIX. mendean aldaketa handiak gertatu ziren gizartean. Nekazaritzak, artisautzak eta ontzigintzak lehentasuna galdu eta industrializazio masiboa gailendu zen; industria-iraultza deitu zitzaion garai honi. Lege berriak egin eta errepideak, burdinbideak, banketxeak, garraio eta industria berri asko sortu ziren. Lantegi handi hauek aurrera ateratzeko, esku lan asko behar zuten. Horregatik, inguruetan bizi ziren nekazari eta artisau askok industrian lan egitera pasatzeko erabakia hartu zuten, eta beste askorentzat aukera bakarra izan zen, beste lanik ez zegoelarik. Garai honek migrazio handiak eragin zituen. Landa-ingurutik hirirako migrazioa oso traumatikoa izan zen jendea askorentzat; nekazaritza-lana ere oso gogorra zen, baina hiriak naturarekin haustea eta kutsadura handiko inguruan bizitzea eragin zien. Geroago, XX. mendean batez ere, industriarik gabeko urrunagoko beste lurralde batzuetatik ere etortzen hasi ziren asko e...

Altzako ahozko historien ikas-materialak 2: Gabonak Altzan

Bigarren ikas-unitatea dakartzagu, zertaz eta... Gabonen inguruan, ezin bestela izan data honetan! Unitate honen erronka nagusia, agenda edo ekitaldi bati buruzko testu bat idaztea da, egunkarian argitaratzeko modukoa, edo webgunean. Agendako ekitaldi hori benetakoa izan daiteke edo asmatua. Erronkarekin batera, Gabonak Altzan nola pasa izan diren azalduko dizugu, altzatarrei egindako elkarrizketetatik hartutako bizipenak hartuta. Horrez gain, Gabonetako abestien inguruan gehiago jakiteko aukera izango duzu, baita marrazki-lehiaketa batean parte hartzeko ere! Espero dugu oso ondo pasatzea material hauen aitzakiaz! Gabonak Altzan: ikas-materialak Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko Hona hemen unitatearen ikuspegi orokorra:

Migrazioak Altzan

Immigranteak Herrerara iristen. Marrazkia tamaina handian deskargatu Altzan, beste leku askotan bezala, migrazio mugimenduak egon dira historian zehar, bai Altzako jendea beste leku batzuetara joan delako eta baita ere beste leku batzuetako jendea etorri delako hona. Altzako ekonomiaren oinarria urte luzez baserria izan denez, familia ugaritu ahala beste bizibide batzuk bilatu behar izaten zituzten baserritik kanpo: beste baserri batzuetan bilatzen zuten lana, edo zerbitzari zihoazen, edo fraide edo moja sartzen ziren, edo Ameriketara zihoazen... Arrazoi politikoengatik ere joan behar izan dute: karlistadetan (Altzan garrantzi handia izan zuten guda hauek), gerra zibilean, frankismoan... garai hauetan jendeak bere bizitokia utzi eta urrundu behar izan zuen. Altzatarrekin izan ditugun elkarrizketetan, hainbatetan topatu gara Altzara 60. hamarkadan iritsi zen jendearekin. Garai hartan jende asko eta asko etorri zen, bai Gipuzkoako beste leku batzuetatik eta bai penintsulako lek...