Herrerako garbitokia (1908). Marrazkia tamaina handian deskargatu Etxeetan ura izatea eta arropa arraskan edo garbigailuan garbitzea normaltzat hartzen dugu gaur egun, baina orain dela 80 urte Altzako etxe gehienetan ez zegoen ur korronterik eta garbiketa pertsonala, arropa garbiketa eta janaria prestatzeko edo edateko ura beste leku batzuetatik lortu behar zuten. Altzan hainbat iturri zeuden eta bertan marmitak edo pitxarrak urez bete eta etxeetara eramaten ziren, garbiketa pertsonalerako, janaria prestatzeko, edo edateko ura izateko. Hala ere, arropa garbitzeko adina ur ekartzea oso zaila zen eta ohikoena zen Altzan zeuden garbitokietara joatea, bertan arropa garbitzeko ura izateaz gain, leku handiagoa zegoelako. Garbitokiak, latsarri izena zutenak, ibaiaren ondoan kokatuta zeuden eta garbitzeko prestatutako egiturak ziren. Normalean emakumeak ziren arropa garbitzera joaten zirenak, eta beren etxeko arropaz gain, emakume batzuek aberatsen arropa ere garbitzen zute...
Gune honetan, ahozko historiei lotutako materialak, ikergaiak, esperientziak eta bizipenak partekatuko ditugu. Gure ikerketa-taldearen inguruko informazio gehiago: www.ehu.eus/ism