Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

ingurumena etiketa duten argitalpenak ikusgai

Altzako baserriak

Garbera-goia baserria. Marrazkia tamaina handian deskargatu Baserriak ez dira bizilekuak soilik. Berez, landa-inguruko lan-unitate osoak dira eta lurrak, abereak eta etxebizitza bateratzen dituzte. Euskal Herriko eremu geografiko askotan finkatuak zeuden eta Altzan ere, 600 urtez baserri ugari egon dira. Eraikina harriz eta egurrez egina zegoen gehienetan, eta nekazaritza-lurrak eraikinaren inguruan zeudenez, jendeari isolamendu sentsazioa ematen zion, baserri batetik bestera joateko nahikotxo ibili behar izaten zelako. Hori kontatu digute hainbat altzatarrek. Baserriaren eraikinak bi solairu izaten zituen. Behean sukaldea eta ikuilua zeuden eta goian, berriz, logelak eta biltegia. Sukaldea zen leku-rik garrantzitsuena, bertan elkartzen baitziren etxebizi-tzako guztiak familia-bizitza egiteko. Baserrietan normalean familia kide asko bizi ziren, 13 edo 14 pertsona gutxi gorabehera. Bikote baten seme-alabak ezkontzen zirenean, baserrian bertan bizitzen gelditzen ziren,...

Altzako garbitokia

Herrerako garbitokia (1908). Marrazkia tamaina handian deskargatu Etxeetan ura izatea eta arropa arraskan edo garbigailuan garbitzea normaltzat hartzen dugu gaur egun, baina orain dela 80 urte Altzako etxe gehienetan ez zegoen ur korronterik eta garbiketa pertsonala, arropa garbiketa eta janaria prestatzeko edo edateko ura beste leku batzuetatik lortu behar zuten. Altzan hainbat iturri zeuden eta bertan marmitak edo pitxarrak urez bete eta etxeetara eramaten ziren, garbiketa pertsonalerako, janaria prestatzeko, edo edateko ura izateko. Hala ere, arropa garbitzeko adina ur ekartzea oso zaila zen eta ohikoena zen Altzan zeuden garbitokietara joatea, bertan arropa garbitzeko ura izateaz gain, leku handiagoa zegoelako. Garbitokiak, latsarri izena zutenak, ibaiaren ondoan kokatuta zeuden eta garbitzeko prestatutako egiturak ziren. Normalean emakumeak ziren arropa garbitzera joaten zirenak, eta beren etxeko arropaz gain,  emakume batzuek aberatsen arropa ere garbitzen zute...

Altzako baratzak

Baratzeko lanetan, atzean Molinao ikusten delarik (1950). Marrazkia tamaina handian deskargatu . Altzan aspaldidanik lantzen dira lurrak eta gaur egun ere baratza asko gelditzen direla ikus daiteke, nahiz eta lehen zeudenen herena bakarrik izan. Etxetik gertu baratzak egoteari esker, elikagai naturalak errazago ditugu. Iraganean, eguneroko bizitzan jaten ziren produktuak Altzako bertako baratzetan izaten zituzten, hala nola, patatak, babarrunak, tomateak, tipulak, piperrak, letxugak eta abar. Hala ere, baratza gehienak ez ziren norberak kontsumitzeko soilik, asko familien oinarrizko diru sarbide nagusia ziren. Askotan, landatutakoaren emaitza Altza eta inguruko plazetan egiten ziren azoketan saltzen zuten eta batzuetan Donostiako erdialdera ere jaisten ziren San Martineko azokan saltzeko. Prezioak finkoak ziren, jendearen aldarrikapenen ondorioz udalak jartzen zituelako, jendeak oinarrizko elikagaiak ordaindu ahal izateko. Beraz, askotan barazkiak lortzeko egin behar zen...