Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

harremanak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Altzako ahozko historien ikas-materialak 1: Jolasak Altzan

Materialari oraindik hainbat ukitu eman behar badizkiogu ere, hementxe dator lehen unitatea! Jakin nahi duzu zer kontatu diguten elkarrizketetan Altzako jolasen inguruan? Entzun nahi dituzu bi altzatarren hitzak? Sartu, sartu esteka honetan, eta ezkerretara aurkituko duzun nabigazioa erabiliz, arakatu materiala! Jolasak Altzan: ikas-materialak   Ikas-unitate honen erronka nagusia ikerketa bat egitea da, zure familiakideen eta ingurukoen jolasteko moduak aztertzeko. Horrekin batera, hainbat bideo, irudi eta testu izango dituzu, unitatean zehar bizipen desberdinak entzuteko eta zureak ere zure kideekin partekatzeko. Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko   Hona hemen proiektuaren ikuspegi orokorra:

Altzako komunikabideak

Postaria Santa Barbara auzunean lokatzean ez zikintzeko ahaleginak egiten (1960-1970). Marrazkia tamaina handian deskargatu. Auzotik kanpo gertatzen ziren albisteak jakiteko, familiako kideekin harremanetan jartzeko, medikuari deitzeko edo lagunekin geratzeko komunikabideak asko aldatu dira azken urteetan, batez ere interneten etengabe komunikatuta dauden telefono mugikorrak asmatu zirenetik. Lehen, edozein informazio eskuratzeko, liburuetara jo behar zen. Liburutegiak batez ere XX. mendearen hasieran hasi ziren jendearentzat zabaltzen, eta hasieran asko kostatzen zen interesatzen zitzaizun gaiari loturiko liburu zehatza aurkitzea. Horretaz gain, beharrezkoa zenuen informazioa lortzeko denbora asko behar zen: liburutegira joan, liburua hautatu, hura irakurri eta beharrezkoa zenuen informazioa atera. Liburutegietan orain bilaketa-sistema informatikoak daude, baina orain dela 30 bat urtera arte, liburuak eskuz betetako fitxetan bilatu behar izaten zen eta liburuzainari eskatu. Hala e...