Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Inauteriak Altzan

Nahiz eta aurten Altzan ez den inauteri ospakizunik izango, hala ere, datorren igandean Piñatako Igandea edo Eltze Itsu Igandea delarik, ikas-material hau partekatu nahi dizuegu, Altzan eta inguruan jasotako ahozko historietan oinarritutakoa. Izan bedi jaiak gogoratu eta berriz ahal denean ospatzen segitzeko! Altzako inauteriak   Material hauetan, besteak beste honelako kontakizunak entzun ahalko dituzu. Maritxu Olabiagak Donostiako festa ezberdinen inguruan hitz egingo digu (Iñude eta Artzaiak...), horien artean inauterien inguruan.   Edo, adibidez, Trumoiak Konpartsaren dantza hau: Espero dugu ikas-materialak gustukoak izatea eta egun berezi hauek alaitzea!
Azkenaldiko argitalpenak

Altzako ahozko historien ikas-materialak 2: Gabonak Altzan

Bigarren ikas-unitatea dakartzagu, zertaz eta... Gabonen inguruan, ezin bestela izan data honetan! Unitate honen erronka nagusia, agenda edo ekitaldi bati buruzko testu bat idaztea da, egunkarian argitaratzeko modukoa, edo webgunean. Agendako ekitaldi hori benetakoa izan daiteke edo asmatua. Erronkarekin batera, Gabonak Altzan nola pasa izan diren azalduko dizugu, altzatarrei egindako elkarrizketetatik hartutako bizipenak hartuta. Horrez gain, Gabonetako abestien inguruan gehiago jakiteko aukera izango duzu, baita marrazki-lehiaketa batean parte hartzeko ere! Espero dugu oso ondo pasatzea material hauen aitzakiaz! Gabonak Altzan: ikas-materialak Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko Hona hemen unitatearen ikuspegi orokorra:

Altzako ahozko historien ikas-materialak 1: Jolasak Altzan

Materialari oraindik hainbat ukitu eman behar badizkiogu ere, hementxe dator lehen unitatea! Jakin nahi duzu zer kontatu diguten elkarrizketetan Altzako jolasen inguruan? Entzun nahi dituzu bi altzatarren hitzak? Sartu, sartu esteka honetan, eta ezkerretara aurkituko duzun nabigazioa erabiliz, arakatu materiala! Jolasak Altzan: ikas-materialak   Ikas-unitate honen erronka nagusia ikerketa bat egitea da, zure familiakideen eta ingurukoen jolasteko moduak aztertzeko. Horrekin batera, hainbat bideo, irudi eta testu izango dituzu, unitatean zehar bizipen desberdinak entzuteko eta zureak ere zure kideekin partekatzeko. Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko   Hona hemen proiektuaren ikuspegi orokorra:

Altzako ahozko historiekin sortutako ikas-materialak

Poliki-poliki aurrera goaz, eta azken hilabeteotan Altzan gutxiago egoterik izan badugu ere (itxialdiak direla eta), denbora hau baliatu dugu elkarrizketetatik jasotako informazioarekin hainbat ikas-material digital sortzeko. Oraindik proba-moduan daude ("pilotajean"), baina lehen berrikusketa amaitu ahala blog honetan argitaratzen hasiko gara. Ikas-materialen diseinua xumea da eta curriculumean txertatzeko modua izateko pentsatu dugu. Hala ere, ez da eskolan soilik erabil daitekeen material bat. Zure jakin-mina asetzeko ere erabil dezakezu, edo euskara lantzeko, helduen hezkuntzan eta irakaskuntza ez formalean... Unitate bakoitzak gai bat du eta erronka nagusi bat, zure arreta nagusia zeregin batean jartzeko. Erronkarekin batera, hainbat ataza ikusiko dituzu, gaian murgiltzeko, hainbat altzatarren ahotsak entzun eta bideoak ikusteko, gai zehatzen batean sakontzeko... Zeure erara erabil dezakezu materiala. Unitate bakoitzaren amaieran, nork bere burua ebaluatzeko tresna txiki

Altzako komunikabideak

Postaria Santa Barbara auzunean lokatzean ez zikintzeko ahaleginak egiten (1960-1970). Marrazkia tamaina handian deskargatu. Auzotik kanpo gertatzen ziren albisteak jakiteko, familiako kideekin harremanetan jartzeko, medikuari deitzeko edo lagunekin geratzeko komunikabideak asko aldatu dira azken urteetan, batez ere interneten etengabe komunikatuta dauden telefono mugikorrak asmatu zirenetik. Lehen, edozein informazio eskuratzeko, liburuetara jo behar zen. Liburutegiak batez ere XX. mendearen hasieran hasi ziren jendearentzat zabaltzen, eta hasieran asko kostatzen zen interesatzen zitzaizun gaiari loturiko liburu zehatza aurkitzea. Horretaz gain, beharrezkoa zenuen informazioa lortzeko denbora asko behar zen: liburutegira joan, liburua hautatu, hura irakurri eta beharrezkoa zenuen informazioa atera. Liburutegietan orain bilaketa-sistema informatikoak daude, baina orain dela 30 bat urtera arte, liburuak eskuz betetako fitxetan bilatu behar izaten zen eta liburuzainari eskatu. Hala e

Alardea Altzan

Alardea Altzan. Marrazkia tamaina handian deskargatu. Alarde hitza arabierazko العرض (al-ˁarḍ) hitzetik dator, eta "erakustea" hitzez itzul liteke. Euskal Herrian, bi eginkizun aipatzeko erabili izan da: batetik, Antzinako Erregimeneko armadunen desfile militarrak; bestetik, armadunen desfile folklorikoak, formalki erakustaldi militarren antza zutenak. Gaur egun, alardeak Euskal Herriko herri batzuetan egiten dira, jai giroan. Ezaugarri nagusia da gudari uniformedunez jantzitako pertsonek osatzen dutela, eta kaleetan zehar desfilatzen dutela. Alardearen inguruan hitz egiten dugunean, Irungo eta Hondarribiko alardeak etortzen zaizkigu burura. Hala ere, Altzan ere alardea ospatzen zen, nahiz eta desfile militarra zen. Foruek indarrean zirauten bitartean, ospakizun hauek ezinbestekoak ziren. Altzako alardea ospatzearen zentzua ulertzea erraza da: Lurralde Historikoen babesa biztanleen esku zegoen, ez zegoen babes indar profesionalik. Beraz, biztanleek beraien etxeak eta prob

Osasuna Altzan

Herrerako Udal Sorospen-Etxea (1933). Marrazkia tamaina handian deskargatu. Osasuna gaixotasun falta baino askoz gehiago da. Osasuntsu bizitzeko, ingurumen osasuntsua behar dugu, lan egiteko modu orekatuak, elikadura egokia, jarduera fisiko eta psikologikoa, eta giza-harreman aberatsak ere bai. Gaixotasunak sortzen direnean, aldiz, laguntza eta sendatzeko erak behar ditugu, eta horretarako, gizakiok mendeetan bildu ditugun jakintza herrikoiak eta ikerketa zientifikoak baliatzen ditugu. Orain dela 60 urte ez zegoen osasun zentrorik Altzan, auzoko mediku bakar bat baizik. Edozein ezbeharren aurrean, Altzako biztanleak korrika joaten ziren medikuarenera edo, egoeraren arabera, medikua gaixoaren etxera hurbiltzen zen. Hala ere, mediku bakarra zegoenez, dirua ere gutxi eta sendagaiak hain urrutiko zerbait izanik, beste metodo batzuk erabiltzen ziren oso larriak ez ziren gaixotasun edo zauriak sendatzeko. Metodo horien artean ezagunena sendabelarren erabilera zen, edariak, ukenduak edo e