Saltatu eta joan eduki nagusira

Altzako ahozko historiekin sortutako ikas-materialak

Poliki-poliki aurrera goaz, eta azken hilabeteotan Altzan gutxiago egoterik izan badugu ere (itxialdiak direla eta), denbora hau baliatu dugu elkarrizketetatik jasotako informazioarekin hainbat ikas-material digital sortzeko.

Oraindik proba-moduan daude ("pilotajean"), baina lehen berrikusketa amaitu ahala blog honetan argitaratzen hasiko gara.

Ikas-materialen diseinua xumea da eta curriculumean txertatzeko modua izateko pentsatu dugu. Hala ere, ez da eskolan soilik erabil daitekeen material bat. Zure jakin-mina asetzeko ere erabil dezakezu, edo euskara lantzeko, helduen hezkuntzan eta irakaskuntza ez formalean...

Unitate bakoitzak gai bat du eta erronka nagusi bat, zure arreta nagusia zeregin batean jartzeko. Erronkarekin batera, hainbat ataza ikusiko dituzu, gaian murgiltzeko, hainbat altzatarren ahotsak entzun eta bideoak ikusteko, gai zehatzen batean sakontzeko... Zeure erara erabil dezakezu materiala.

Unitate bakoitzaren amaieran, nork bere burua ebaluatzeko tresna txiki bat ere gehitu dugu.

Altzako ahozko historietan oinarritutako ikas-materialen lehen maketa (irudia)

Laster izango dituzue blog honetan eskuragarri.

 

Blog honetako berriak segitzeko:

Twitterren: @ilusozialak kontuan.

Posta elektronikoz: blogera HARPIDETU, goian, eskuinetara duzun botoia erabili.

Proiektu honi buruzko informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/ism/altza

 

Formatu digitala

Material hau exelearning izeneko tresna bat erabiliz muntatu dugu. Tresna hau, software librekoa izateaz gain, irakasleek erraz molda dezakete beren beharretara, exe-learning softwarea instalatuz. Tresna hau aukeratu dugu ikas-materialak sortu eta partekatzeko ezaguna delako irakasleen artean (adibidez, EDIA proiektua).

BAINA EZ DA BEHARREZKOA ezer instalatzea material hau erabiltzeko. Izan ere, ikas-unitate hauek web bidez egin daitezke.

 

Margotzeko koadernoak

Horrez gain, gogorarazi nahi dizuegu blog honetan orain arte argitaratu ditugun testuak eta irudiak koaderno formatuan deskarga ditzakezuela (pdf-n). Bi koaderno argitaratu ditugu orain arte, eta, horrela, pdf-a jaitsi eta testuak euskaraz eta gaztelaniaz irakurtzeko eta irudiak koloreztatzeko aukera izango duzu.

Hemen dituzue:

Hemen deskargatu lehen koadernoa

Hemen deskargatu bigarren koadernoa

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Altzako ahozko historien ikas-materialak 1: Jolasak Altzan

Materialari oraindik hainbat ukitu eman behar badizkiogu ere, hementxe dator lehen unitatea! Jakin nahi duzu zer kontatu diguten elkarrizketetan Altzako jolasen inguruan? Entzun nahi dituzu bi altzatarren hitzak? Sartu, sartu esteka honetan, eta ezkerretara aurkituko duzun nabigazioa erabiliz, arakatu materiala! Jolasak Altzan: ikas-materialak   Ikas-unitate honen erronka nagusia ikerketa bat egitea da, zure familiakideen eta ingurukoen jolasteko moduak aztertzeko. Horrekin batera, hainbat bideo, irudi eta testu izango dituzu, unitatean zehar bizipen desberdinak entzuteko eta zureak ere zure kideekin partekatzeko. Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko   Hona hemen proiektuaren ikuspegi orokorra:

Altzako ahozko historien ikas-materialak 2: Gabonak Altzan

Bigarren ikas-unitatea dakartzagu, zertaz eta... Gabonen inguruan, ezin bestela izan data honetan! Unitate honen erronka nagusia, agenda edo ekitaldi bati buruzko testu bat idaztea da, egunkarian argitaratzeko modukoa, edo webgunean. Agendako ekitaldi hori benetakoa izan daiteke edo asmatua. Erronkarekin batera, Gabonak Altzan nola pasa izan diren azalduko dizugu, altzatarrei egindako elkarrizketetatik hartutako bizipenak hartuta. Horrez gain, Gabonetako abestien inguruan gehiago jakiteko aukera izango duzu, baita marrazki-lehiaketa batean parte hartzeko ere! Espero dugu oso ondo pasatzea material hauen aitzakiaz! Gabonak Altzan: ikas-materialak Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko Hona hemen unitatearen ikuspegi orokorra:

Altzako baserriak

Garbera-goia baserria. Marrazkia tamaina handian deskargatu Baserriak ez dira bizilekuak soilik. Berez, landa-inguruko lan-unitate osoak dira eta lurrak, abereak eta etxebizitza bateratzen dituzte. Euskal Herriko eremu geografiko askotan finkatuak zeuden eta Altzan ere, 600 urtez baserri ugari egon dira. Eraikina harriz eta egurrez egina zegoen gehienetan, eta nekazaritza-lurrak eraikinaren inguruan zeudenez, jendeari isolamendu sentsazioa ematen zion, baserri batetik bestera joateko nahikotxo ibili behar izaten zelako. Hori kontatu digute hainbat altzatarrek. Baserriaren eraikinak bi solairu izaten zituen. Behean sukaldea eta ikuilua zeuden eta goian, berriz, logelak eta biltegia. Sukaldea zen leku-rik garrantzitsuena, bertan elkartzen baitziren etxebizi-tzako guztiak familia-bizitza egiteko. Baserrietan normalean familia kide asko bizi ziren, 13 edo 14 pertsona gutxi gorabehera. Bikote baten seme-alabak ezkontzen zirenean, baserrian bertan bizitzen gelditzen ziren,...