Saltatu eta joan eduki nagusira

Inauteriak Altzan

Nahiz eta aurten Altzan ez den inauteri ospakizunik izango, hala ere, datorren igandean Piñatako Igandea edo Eltze Itsu Igandea delarik, ikas-material hau partekatu nahi dizuegu, Altzan eta inguruan jasotako ahozko historietan oinarritutakoa.

Izan bedi jaiak gogoratu eta berriz ahal denean ospatzen segitzeko!


Altzako inauteriak

 

Material hauetan, besteak beste honelako kontakizunak entzun ahalko dituzu.

Maritxu Olabiagak Donostiako festa ezberdinen inguruan hitz egingo digu (Iñude eta Artzaiak...), horien artean inauterien inguruan.

 

Edo, adibidez, Trumoiak Konpartsaren dantza hau:

Espero dugu ikas-materialak gustukoak izatea eta egun berezi hauek alaitzea!


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Altzako baserriak

Garbera-goia baserria. Marrazkia tamaina handian deskargatu Baserriak ez dira bizilekuak soilik. Berez, landa-inguruko lan-unitate osoak dira eta lurrak, abereak eta etxebizitza bateratzen dituzte. Euskal Herriko eremu geografiko askotan finkatuak zeuden eta Altzan ere, 600 urtez baserri ugari egon dira. Eraikina harriz eta egurrez egina zegoen gehienetan, eta nekazaritza-lurrak eraikinaren inguruan zeudenez, jendeari isolamendu sentsazioa ematen zion, baserri batetik bestera joateko nahikotxo ibili behar izaten zelako. Hori kontatu digute hainbat altzatarrek. Baserriaren eraikinak bi solairu izaten zituen. Behean sukaldea eta ikuilua zeuden eta goian, berriz, logelak eta biltegia. Sukaldea zen leku-rik garrantzitsuena, bertan elkartzen baitziren etxebizi-tzako guztiak familia-bizitza egiteko. Baserrietan normalean familia kide asko bizi ziren, 13 edo 14 pertsona gutxi gorabehera. Bikote baten seme-alabak ezkontzen zirenean, baserrian bertan bizitzen gelditzen ziren,...

Altzako ahozko historien ikas-materialak 1: Jolasak Altzan

Materialari oraindik hainbat ukitu eman behar badizkiogu ere, hementxe dator lehen unitatea! Jakin nahi duzu zer kontatu diguten elkarrizketetan Altzako jolasen inguruan? Entzun nahi dituzu bi altzatarren hitzak? Sartu, sartu esteka honetan, eta ezkerretara aurkituko duzun nabigazioa erabiliz, arakatu materiala! Jolasak Altzan: ikas-materialak   Ikas-unitate honen erronka nagusia ikerketa bat egitea da, zure familiakideen eta ingurukoen jolasteko moduak aztertzeko. Horrekin batera, hainbat bideo, irudi eta testu izango dituzu, unitatean zehar bizipen desberdinak entzuteko eta zureak ere zure kideekin partekatzeko. Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko   Hona hemen proiektuaren ikuspegi orokorra:

Altzako ahozko historiekin sortutako ikas-materialak

Poliki-poliki aurrera goaz, eta azken hilabeteotan Altzan gutxiago egoterik izan badugu ere (itxialdiak direla eta), denbora hau baliatu dugu elkarrizketetatik jasotako informazioarekin hainbat ikas-material digital sortzeko. Oraindik proba-moduan daude ("pilotajean"), baina lehen berrikusketa amaitu ahala blog honetan argitaratzen hasiko gara. Ikas-materialen diseinua xumea da eta curriculumean txertatzeko modua izateko pentsatu dugu. Hala ere, ez da eskolan soilik erabil daitekeen material bat. Zure jakin-mina asetzeko ere erabil dezakezu, edo euskara lantzeko, helduen hezkuntzan eta irakaskuntza ez formalean... Unitate bakoitzak gai bat du eta erronka nagusi bat, zure arreta nagusia zeregin batean jartzeko. Erronkarekin batera, hainbat ataza ikusiko dituzu, gaian murgiltzeko, hainbat altzatarren ahotsak entzun eta bideoak ikusteko, gai zehatzen batean sakontzeko... Zeure erara erabil dezakezu materiala. Unitate bakoitzaren amaieran, nork bere burua ebaluatzeko tresna txiki...