Saltatu eta joan eduki nagusira

Altzako ahozko historien ikas-materialak 2: Gabonak Altzan

Bigarren ikas-unitatea dakartzagu, zertaz eta... Gabonen inguruan, ezin bestela izan data honetan!

Unitate honen erronka nagusia, agenda edo ekitaldi bati buruzko testu bat idaztea da, egunkarian argitaratzeko modukoa, edo webgunean. Agendako ekitaldi hori benetakoa izan daiteke edo asmatua.

Erronkarekin batera, Gabonak Altzan nola pasa izan diren azalduko dizugu, altzatarrei egindako elkarrizketetatik hartutako bizipenak hartuta. Horrez gain, Gabonetako abestien inguruan gehiago jakiteko aukera izango duzu, baita marrazki-lehiaketa batean parte hartzeko ere!

Espero dugu oso ondo pasatzea material hauen aitzakiaz!

Gabonak Altzan: ikas-materialak

Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko


Hona hemen unitatearen ikuspegi orokorra:



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Industria Altzan eta inguruan

Errementeri zaharra. Marrazkia tamaina handian deskargatu. XIX. mendean aldaketa handiak gertatu ziren gizartean. Nekazaritzak, artisautzak eta ontzigintzak lehentasuna galdu eta industrializazio masiboa gailendu zen; industria-iraultza deitu zitzaion garai honi. Lege berriak egin eta errepideak, burdinbideak, banketxeak, garraio eta industria berri asko sortu ziren. Lantegi handi hauek aurrera ateratzeko, esku lan asko behar zuten. Horregatik, inguruetan bizi ziren nekazari eta artisau askok industrian lan egitera pasatzeko erabakia hartu zuten, eta beste askorentzat aukera bakarra izan zen, beste lanik ez zegoelarik. Garai honek migrazio handiak eragin zituen. Landa-ingurutik hirirako migrazioa oso traumatikoa izan zen jendea askorentzat; nekazaritza-lana ere oso gogorra zen, baina hiriak naturarekin haustea eta kutsadura handiko inguruan bizitzea eragin zien. Geroago, XX. mendean batez ere, industriarik gabeko urrunagoko beste lurralde batzuetatik ere etortzen hasi ziren asko e...

Migrazioak Altzan

Immigranteak Herrerara iristen. Marrazkia tamaina handian deskargatu Altzan, beste leku askotan bezala, migrazio mugimenduak egon dira historian zehar, bai Altzako jendea beste leku batzuetara joan delako eta baita ere beste leku batzuetako jendea etorri delako hona. Altzako ekonomiaren oinarria urte luzez baserria izan denez, familia ugaritu ahala beste bizibide batzuk bilatu behar izaten zituzten baserritik kanpo: beste baserri batzuetan bilatzen zuten lana, edo zerbitzari zihoazen, edo fraide edo moja sartzen ziren, edo Ameriketara zihoazen... Arrazoi politikoengatik ere joan behar izan dute: karlistadetan (Altzan garrantzi handia izan zuten guda hauek), gerra zibilean, frankismoan... garai hauetan jendeak bere bizitokia utzi eta urrundu behar izan zuen. Altzatarrekin izan ditugun elkarrizketetan, hainbatetan topatu gara Altzara 60. hamarkadan iritsi zen jendearekin. Garai hartan jende asko eta asko etorri zen, bai Gipuzkoako beste leku batzuetatik eta bai penintsulako lek...