Saltatu eta joan eduki nagusira

Altzako jolasak

Errotetako jaiak (1978). Marrazkia tamaina handian deskargatu

Gaur egun oso ohikoa da ordenagailua, telefonoa edo bideojokoak erabiltzea denbora pasatzeko eta jolasteko, baina teknologia hauek azken urteetan garatu dira. Zer egiten zuten Altzako haur eta gazteek, orduan, teknologia hauek ez zeudenean?

Jolas gehienak jendeak asmatzen zituen, kaleetan topatzen ziren lagun eta auzokideen artean. Jolas batzuk aspaldikoak ziren baina jolasteko moduak jolaskideen artean adosten zituzten. Askotan ez zen materialik behar jolasteko: ezkutaketan jolastea, lasterketak egitea, inguruak arakatu edo esploratzea, abestea, txaloka eta taldearekin koordinatuz abestiak kantatzea, kilkerrak harrapatzea edo aingirara joatea oso jarduera entretenigarriak ziren. Hauetako jolas batzuk orain ere egiten dira, beharbada zuek ere horretara jolasten zarete batzuetan!

Aiton-amonen garaian, asko gustatzen zitzaien udan Altzako errekara joatea bainatzera, gurasoei ezer esan gabe. Arropak zazpi egunez garbirik iraun behar zuen eta bainatu ahal izateko, arropa guztia kendu eta inguruko zuhaitzetan zintzilikatzen zuten. Horretaz gain, aintzira edo erreka inguruan harriak hartu eta borobil bat osatzen zuten uretan, horrela bertan arraintxoak, zapaburuak eta beste animalia batzuk harrapatzen zituzten.

Haur asko txoriak harrapatzera joaten ziren eta, horretarako, txorien kantuak imitatu edo kaiola batean beste txori bat eramaten zuten. Horri erreklamoa deitzen zitzaion. Harrapatutako txoriak saldu edo etxera eramaten zituzten janaria prestatu eta jateko. Orain dela gutxira arte, haurrek ere etxeko ekonomian parte hartzen zuten eta lana jolas bihurtzen zuten.

Jolasteko material batzuk ere erabiltzen zituzten, hala nola, txiba, kanikak edo sokak. Sokekin sokasaltoan jolasten ziren edo sokatira lehiaketak egiten zituzten; kanikekin eta txibekin trebetasun jolasak egiten zituzten edo elkarren aurkako lehiaketak.

Pilotaz frontoian jolastea ere oso gustuko zuten eta gehienetan, pilota horiek kortxoa eta galtzerdietako hariak erabiliz egiten zituzten haurrek. Jolasteko materialak konpartitu egiten ziren auzokideen artean.
 
Zein jolas asmatzen dituzue lagunekin kalean edo plazan zaudetenean? Auzoko zein lekutan mugitzen zarete esploratzeko eta jolasak egiteko?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Altzako ahozko historien ikas-materialak 1: Jolasak Altzan

Materialari oraindik hainbat ukitu eman behar badizkiogu ere, hementxe dator lehen unitatea! Jakin nahi duzu zer kontatu diguten elkarrizketetan Altzako jolasen inguruan? Entzun nahi dituzu bi altzatarren hitzak? Sartu, sartu esteka honetan, eta ezkerretara aurkituko duzun nabigazioa erabiliz, arakatu materiala! Jolasak Altzan: ikas-materialak   Ikas-unitate honen erronka nagusia ikerketa bat egitea da, zure familiakideen eta ingurukoen jolasteko moduak aztertzeko. Horrekin batera, hainbat bideo, irudi eta testu izango dituzu, unitatean zehar bizipen desberdinak entzuteko eta zureak ere zure kideekin partekatzeko. Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko   Hona hemen proiektuaren ikuspegi orokorra:

Altzako ahozko historien ikas-materialak 2: Gabonak Altzan

Bigarren ikas-unitatea dakartzagu, zertaz eta... Gabonen inguruan, ezin bestela izan data honetan! Unitate honen erronka nagusia, agenda edo ekitaldi bati buruzko testu bat idaztea da, egunkarian argitaratzeko modukoa, edo webgunean. Agendako ekitaldi hori benetakoa izan daiteke edo asmatua. Erronkarekin batera, Gabonak Altzan nola pasa izan diren azalduko dizugu, altzatarrei egindako elkarrizketetatik hartutako bizipenak hartuta. Horrez gain, Gabonetako abestien inguruan gehiago jakiteko aukera izango duzu, baita marrazki-lehiaketa batean parte hartzeko ere! Espero dugu oso ondo pasatzea material hauen aitzakiaz! Gabonak Altzan: ikas-materialak Gogoratu: ikas-material hauen helburua da guk dakigunetik abiatuz beste pertsona batzuekin ideiak, proposamenak, sentipenak, gertaerak... partekatzea, dakiguna balioesteko eta besteekin batera ikasteko Hona hemen unitatearen ikuspegi orokorra:

Inauteriak Altzan

Nahiz eta aurten Altzan ez den inauteri ospakizunik izango, hala ere, datorren igandean Piñatako Igandea edo Eltze Itsu Igandea delarik, ikas-material hau partekatu nahi dizuegu, Altzan eta inguruan jasotako ahozko historietan oinarritutakoa. Izan bedi jaiak gogoratu eta berriz ahal denean ospatzen segitzeko! Altzako inauteriak   Material hauetan, besteak beste honelako kontakizunak entzun ahalko dituzu. Maritxu Olabiagak Donostiako festa ezberdinen inguruan hitz egingo digu (Iñude eta Artzaiak...), horien artean inauterien inguruan.   Edo, adibidez, Trumoiak Konpartsaren dantza hau: Espero dugu ikas-materialak gustukoak izatea eta egun berezi hauek alaitzea!